Antidistópica

El futuro será verde y feminista, o no será… construyamos un mundo mejor juntas. Escuchándonos, capacitándonos… Trabajando en EQUO Berdeak

MULTIAKTIBISMOA ATALKA. IV ATALA: LURRAK GURE OINATZAK MAITE DITU ETA GURE ESKUEN BELDUR DA

Deja un comentario

Post berri honen izenburua Joaquin Araujoren esaldi jakintzu bat da, eta egi haundi bat delako eskuratzen dut…

Atalkako post hauetan zehar, aktibista eta politikari bezala daramadan aktibitatea azaleratzen noa, nire ustez, batetik, justuak iruditzen zaizkidan arrazoien alde egitearren eta bestetik erabaki eta estrategia politiko txarrei kontra egiteko asmoz.

15M-aren ondoren sofatik jaikitako aktibista bezala, esan dezaket politikak eta politikoek burua altsatzeko arrazoi guztiak eman dizkigutela…jarrera aldatzen dugu, edo planetaz aldatzen joan gaitezke…eta ez daukagu bigarren planetarik.

Mahatma Gandhik esan zuen “ zu izan behar zera munduan ikusi nahi duzun aldaketa”, horregatik, herritar arduratsu bezala, gure oinordekoei utzi behar diegun planeta arduraz zaintzeko erabakia hartu dut.

2014ko negu-udalberriko ekaitzen ondorioz, Euskadiko hondartza asko itsasoak euren hondarrak eramatearen testigu izan ziren. Irailean, hondartza hauetako asko, Azabaratzatik zetorren arearekin bete izan zirela jakin genuen, Gipuzkoan Jaizkibelgo magalean genuen hondartza basatiko arearekin. Hondartza honetaz ba al zenekiten zerbait? Toki honengatik maiteminduta dagoen EQUOko lagun batek gertaera honen berri eman zigun.

Zundaketa aurreko Azabaratzaren argazki bat…

azabaratza

Orduko hartan argitaratu genuen prentsa oharra atxikitzen dizuet

http://www.eldiario.es/norte/euskadi/playa-Zurriola- catalogada-especial-conservacion_0_298870426.html

Gainera, gai honek Radio San Sebastian-eko interesa piztu zuen, bertan gai hau azaltzeko agerraldia egin nuelarik. Agerraldiaren lotura atxikitzen dizuet

https://antidistopica.wordpress.com/2014/09/03/intervencion-en- radio-san- sebastian-ya-no- existe-la- playa-de- azabaratza/

Wendell Berryk esan zuen: “ zenbaterainoko bizitza hiritarra dugun kontutan izan gabe, gure gorpuak nekazaritzatik bizi dira; gu, lurretik gatoz eta lur bihurtuko gara, horregatik dirau gizakiak eta baita nekazaritzak”.

2010ean, etxetik gertu lur ortu bat izateko asmoz, Nafarroan, lur zail bat erostea erabaki genuen. Euskadin, nekazaritza ekologikoa zabaltzen doan arren, oraindik sorretan gaude. Ekintzaile batzuk, euren asmo onarekin oso kaltetua den sektore honetan aurrera egiten saiatzen diren arren, erakundeek lagundu beharrean, beste alde batera begiratzen dute.

Landa lurren kontserbazioa eta berreskuratzea laguntzeko politikak ezarri behar ditugu. Elikadura burujabetza helburu izanda, ekoizpen ekologikoa, bertakoa eta gertukoa bultza dezagun. Belartzako bezalako proiektuak, Donostialdea- behea bidasoako Lurralde Plan Partziala (LPP), e.a… betikoei mesede egiten dioten proiektuak dira, lurrak duen balore ekologiko, natural, paisajistakoa, bioanitzduna… kontutan izan barik, berau merkantilizatuz. Landa eremua eta natur guneak defendatzen dituzten taldeekin, buruz- buru lan egin beharra daukagu.

Aldaketa klimatikoaren eraginei aurre egiteko, edo eta elikadura osasuntsu bat izateko, gertukoa eta sasoikoa, Euskadiko hiri eta herritan baratza ekologikoen alde apustu egin behar da erakundeetatik. Martxan jartzeko errazak diren neurri hauek, soilik borondate politikoa eskatzen dute. Lorategiak elkarlanerako ortuean bihurtzea, merkea izateaz gain, ideia zoragarria da. Hiri erdiguneak kanpoaldearekin lotzen dituzten korridore ekologikoak sortu ditzagun. Pestizida eta herbizidak alde batera uztea eta eraikinetako teilatu eta aurrealdetan berdeguneak bultzatzea aurrerapauso handia litzateke.

Belar txar-onen onuren ondorioak ikusi ditzakegu, Nantes-en egin duten bezala

http://elpais.com/elpais/2016/06/24/planeta_futuro/1466760601_467175.HTML

Eman diezaiogun lehen sektoreari, enplegu berdearen sortzaileari, merezi duen tokia. Bultzatu dezagun.

Hazia erein eta emaitza jasotzea, pena merezi duen sari ezin hobea da!!

Autor: Antidistopica

Pedaleando hacia un futuro verde. Trabajando en EQUO Berdeak

Deja una respuesta

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Salir /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Salir /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Salir /  Cambiar )

Conectando a %s