EQUOko nire bazkidetzarekin paraleloki, 2012an eredu energetikoaren aldaketaren aldeko mugimendu sozial garrantzitsu bat sortzen hasia zen Euskadin, aldaketa klimatikoa gelditu eta eredu jasangarri eta sozial bat eraiki nahi genuen. Mugimentu geldi ezin baten hasiera izan zen, helburu bezala energia burujabetza izango lukeena.
Honen adibide, 30 pertsonez osotutako talde batek Goiener kooperatiba sortu izana da, eta gaur egun, bertako bazkide sustatzailea eta bazkide langilea naiz. Kontseilu errektoretzako idazkaria izan naiz orain dela gutxirarte eta bere eraketarako administraritzako arduradun izan nintzen, kudeaketa guztiaz arduratzen nintzelarik (Ogasuna, Gizarte Segurantza, Erregistroa,…).
Denok ezagutzen dugu kooperatiba honek herri mailan duen arrakasta. Gaur egun 5.000 pertsona eta entitatez osatuta dago, hauetatik asko udaletxeak direlarik.
Komunikazio taldearen parte ere izan naiz, Estatuan zehar hitzaldi mordo bat eman ditudalarik, Euskadin hasi eta Murtziaraino, Pontebedratik pasata. Hemen usten dizuen Santanderren eman nuen lehen hitzaldiaren lotura:
Energiaren izaera transbertsala kontutan izanda, lurralde desberdinen arteko elkarlana energia arloan ukaezina zen…buru belarri hasi ginen lanean eta ekintza sarea beste lurralde batzuetara zabalduz joan ginen, bertan, gurea bezalako kooperatiba lokala, berriztagarria eta herritarra sortu nahi zuen talde sustatzailea egon ezkero, behar ziren aholkuak ematen genizkien. Gaur egun gure aholkularitzari ezker sorturiko 3 kooperatiba gehiago ditugu gutxienez… eta guztion artean, kooperatiben elkarte bat sortu ahal izateko urratsa ematekotan gaude.
Energia eta bere arazoekiko egonezina (legedia, pobrezia energetikoa, oligopolioa, ate birakariak…) entitateak, alderdiak eta pertsonak Eredu Energetiko Berri Baten Aldeko Plataforman elkartzea ekarri zuen.
#OligopolyOFF dokumentalaren lotura atxikitzen dizuet, Alba Camporengatik gidatua eta 15:30garren minutuan azaltzen naizelarik…
https://antidistopica.wordpress.com/2015/12/01/oligopolyoff/
Plataformaren Euskal nodoa Gure Energia da. Pobrezia energetikoaz egin genuen kanpainaren antolakuntzan aktiboki parte hartzeaz gain, kandelekin eta mantekin kalera irtenaz, behin edo behin, gai gatazkatsuez ere hitz egin beharra eduki dut nodoa ordezkatuz. Radio Euskadiko Boulevard saioan eginiko agerraldia atxikitzen dizuet, bertan, Gazako okupazioa eta honek energiarekin duen loturaz hitz egiten dut…
https://antidistopica.wordpress.com/2014/08/02/intervencion-en-boulevard-de-radio-euskadi/
Gaur egun Euskadi Frackingnetik libre dagoen lurraldea da…ala ere, hau ez da horrela izan beti. Euskadin agintzen duen alderdiak, alderdi ez berdeak, EAJk, izugarriak izan diren presioak jasan behar izan ditu eta azkenean aurrerapauso hau ematera behartuta egon da. Fracking-aren aurkako plataformak eta mugitu diren herritar guztiak izan dira erabaki honen eragileak. Hemen atxikitzen dizuet Legazpiko osoko bilkuran egindako agerraldia, bertan, gure udalerria Fracking-arengatik libre izendatzeko mozioa aurkeztu genuen, tamalez alderdi ez berdea abstenitu egin zen.
https://antidistopica.wordpress.com/2014/11/06/pleno-ayuntamiento-de-legazpi-frackingez/
Ikusten duzuen bezala, energiari dagozkion gaietan eginiko ibilbidea intentsitate handiko izan da. Pauso batzuk eman ditugun arren, oraindik asko dago egiteko. Ez dugu etziko, energia jabetza, oinarrizko beharra den momentutik, herritarren eskutan egon arte, pobrezia energetiko desagerrarazi behar dugu, legedia aldatu eta balantze garbiarekin auto-kontsumitzen usten diguten arte borrokatu, azken finean, eredu energetiko jasangarri, garbi, merke eta sozial batengatik lan egin beharra daukagu.