Antidistópica

El futuro será verde y feminista, o no será… construyamos un mundo mejor juntas. Escuchándonos, capacitándonos… Trabajando en EQUO Berdeak

MULTIAKTIBISMOA ATALKA. II ATALA: EQUO FOREVER

Deja un comentario

 

2011ko urrian egin nintzen bazkide EQUOn, jada, ordurako, akademia eta enpresa

aholkularitzaren kargu nengoen. Aholkularitzan, nire bezeroak emakume

autonomoak dira, enpresari txikiak, ama, eta hasieratik aholkatu izan diet euren

negozioen sorreran…elkarrekin momentu onak eta txarrak bizi izan ditugu, baina

beti irten izan gera aurrera…emakumea, ama eta enpresaria izatea ez da horren

erraza…bizitza familiarra lan arloarekin partekatzea astuna bihurtzen den gai bat

da. Zorionez, dena joan da bere bidea hartzen eta negozioak kontsolidatu egin

dira.

Mirespen handia sentitzen dut nire bezero guztiengatik, jaiotzen borrokalariak,

antolatzaile sutsuak…asko ikasi dut eurengandik eta badakit eurek ere asko ikasi

dutela niregandik. Emakume langileok gizarte honi ekartzen dizkiogun onurak

aintzat hartzek ordua da. Emakume ekintzaile bezala, Euskadi Irratian egin nuen

agerraldi hau atxikitzen dizuen jarraian:

https://antidistopica.wordpress.com/2013/03/08/intervencion-en- graffiti-mujeres-

emprendedoras/

EQUOko bazkide egin nintzen garai honetan Amets izeneko 5 urteko neskatila

baten ama nintzen, eta honek famili kudeaketa neketsua egin beharra ekarri dit,

aktibista, langile eta politikari lanak bateratzeko.

Orduko hartan arrisku-primaren albistearekin genbiltzan atzera eta aurrera…eta

ATTAC edo herritarren sorrekiko auditoretzaren plataformara hurbiltzen hasi

nintzen. Baina honetaz gain, krisi ekologiko erraldoi baten aurrean ere bagaude,

eta nire lana, gai honetaz zerbait gehiago jakin nahi zuten guztiei informazioa

eskuragarri jartzen izan da. Radio Nacional-en eginiko agerraldia atxikitzen dizuet

jarraian:

https://antidistopica.wordpress.com/2014/01/27/intervencion-en- rne-crisis-

economica-ligada- a-crisis- economica-moniequo/

Hasierako garai haietan, EQUO Gipuzkoan, asko jota, 5 pertsona egongo ginen

aktibo, eta erroldaren lanketa neketsua egin beharra izan genuen, eta nire EQUO

kideek nigan jarri zuten bete behar honen ardura, gaiak lantzeko, prentsa oharrak

ateratzeko, iritzi artikuluak idazteko… eta lortu genuen. Lan asko atera genuen

aurrera. Lurralde mailan, ingurumen eta ikuspegi sozialetik korapilatsuak ziren gai

desberdinak atera genituen eztabaida eremura: Pasaiako super-portua eta

Mutrikuko kirol portua, hondakinen gaia, etxegabetzeak, parke naturalak, herriko

ortu ekologikoak, animalien eskubideak…

Hasieratik hartu dut aktiboki alderdiko bizitzan parte, maila guztietan: 2012tik

EQUO Gipuzkoako bozeramailea naiz, eta 2012tik aurtengo ekainerarte EQUO

Euskadiko koordinazioko 3 mahaiko partaide eta bozeramailea ere izan naiz, eta

EQUO Federaleko Ekonomia Berdearen lan taldeko bozeramailea naiz 2013ko

martxotik.

2012an, EQUO Berdeak Euskal Ekologistak bezala Lehendakaritzarako hautagai

izan nintzen Gipuzkoatik. Bertako telebista batean gure programa defendatzen

egon nintzaneko bideo bat atxikitzen dizuet:

https://antidistopica.wordpress.com/2016/07/28/octubre-2012- candidata-por-

gipuzkoa-parlamento- vasco-equo- berdeak-euskal- ekologistak/

Oroitzapen onak ekartzen dizkit garai honek…ezjakitun ikusten naiz kamaren

aurrean, baina sinesten nuenagatik dena emateko prest, ekologista ikuspegia

azaltzeko gertu, EQUO Gipuzkoa aurrera ateratzeko erabakiarekin, taldekideekin

batera, politikoki eta baliabideei dagokionean hornituta ikusi hartze lanean. Orduan

inork ez zuen EQUO ezagutzen, bide luzea zegoen egiteko eta ni beti egon naiz

laguntzeko.

Autor: Antidistopica

Pedaleando hacia un futuro verde. Trabajando en EQUO Berdeak

Deja una respuesta

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Salir /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Salir /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Salir /  Cambiar )

Conectando a %s