Esan daiteke militantzia aktiboarekiko nire grina Prestige-ren ondoratzearekin hasi zela 2002ko azaroan. Galiziako kostaldeak beltzez margotuta ikusteak aktibatu egin ninduen. Korrika eta presaka joan ginen laguntzera, eta egoera ikusita, ez zitzaidan nahikoa iruditu…gehiago egin zitekeen. Legazpira itzultzean legazpiarrez beteriko autobus bat antolatzea erabaki nuen galiziar kostaldeko arroketako txapapotea garbitzera joateko. Cormeko kofradiarekin kontaktatu nuen eta harea joan ginen.
Hau izan zen horrelako nahaste batetan sartu nintzen lehenengo aldia. Diru bilketa bat antolatu genuen Legazpin materiala erosi eta autobusa ordaindu ahal izateko eta han agertu ginen, gaur egun lehendakaria den Mariano Rajoy, barne ministroaren politika arduragabeen ondorioz sorturiko pastilina haritxo madarikatuen kontra borrokatzeko. Barku hark porturako bidea zuen onena kostalde osoan hara eta hona ibili beharrean.
Epealdi horretan, garbitegi industrial bateko gerentea nintzen eta ez arazo gutxirekin…denetarik egiten nuen han: nominak, kontabilitatea eta zergak, nire formazioaren araberako administrari lanak, eta garbiketa, lisaketa, arropa bilketa edo eta garraioko prozesua ere noizbehinka. Enpresaren bideragarritasun faltarengatik bezeroekin, prezioari dagokionean, igoera garrantzitsua negoziatzera behartuta egon nintzen, emaitza oso onekin, ikusita prezioak mantentzeaz gain bezeroak ere mantendu nituela.
Enpresa hark energia asko surgatu zizkidan, eta 5 urteren buruan utzi egin nuen, beste bazkide batekin terapia eta hezkuntza zerbitzuetako akademia bat jartzeko, eta gaur horretan diardut. Bazkideak eta nik 6 urte luze daramatzagu emakume, ama eta enpresari ekintzaile txikiak bezala…zoxik irabazi gabe, obra eta autonomotza ordaintzeko justua ateraz. Hori bai, ikasle gazteez inguratuta, bakoitza bere mugekin edo beharrekin, beharrei erantzuten ez dien hezkuntza sistema bati aurre eginaz.
11 urteko aro hau oso gogorra izan zen, horregatik nire militantzia bakarrik Greenpeacera lotuta egon zen, kanpaina desberdinetan bolondres ibili nintzelarik.