EQUO Euskadin, hurrengo hauteskunde autonomikoetarako primario irekiak martxan jarri ditugu. Honako lerro hauek idazten dituenak bere burua aurkeztu du.
Batez ere, esan beharra daukat, luxu bat dela horrenbeste maite eta baloratzen ditudan bidelagunekin lehiatzea. Irabazten duenak irabazten duela, badakigu ekologia politikoa ondo ordezkatuko duela Euskal Parlamentuan, eta hori da garrantzitsuena.
Hala ere, apaltasun eta anbizio arteko sentsazio honek, nahaste egoera bat eragiten dit, eta hori, uste dut, irabaztea nahi dudalako dela.
Gaur egungo egitura politikoa, gizarte plural baten islada da. Euskadin, badakigu hurrengo hauteskunde hauek desberdinak izango direla haurrekoekin alderatuz. Gehiengoak airean egongo dira inoiz baino gehiago… ez dakigu zer gertatuko den hautestontziek hitz egin arte.
Ezinbestekoa da aro honi elkarlan espirituarekin aurre egitea. Gainean daukagun krisi ekologiko, sozial eta ekonomikoari benetan aurre egitea nahi badiogu eta ama lurraren, pertsonen, bereziki emakumeen eta animalien eskubideak defendatzen dituzten politikak martxan jarri nahi baditugu, indibidualismo politikoa alde batera laga eta elkarlanarengatik apustu egin behar dugu.
Mugiezinak diren marra gorriak amaitu dira, ordua da proposamenak xehetasun bilakatu eta EQUOren ideiak euskal politikan eta legedian nabarmentzen hasteko.
Euskal Parlamentuan berdintasunera iristen ari gara (39 gizonezko eta 36 emakume). Alderdi politikoek geroz eta gehiago nabarmendu nahi dute berdintasuna euren listetan, EQUOn, gure ADNan daramagu jaio ginenetik eta gure hauteskunde akordio guztietan bermatu nahi dugu.
Errealitatean, alderdiek diskurtso berdintzailea erabili arren, emakumeek zailtasun gehiago dituztela nabarmentzen dugu,…gainera, alderdien arteko negoziazioetan, kanpainako deseinuan edo eta hauteskunde ekitaldi nagusietan ia ez dute parte hartzen.
Emakumeek, alderdiei lista berdintsuak izan ditzaten laguntzeaz gain, kudeatu, gidatu, eta erabakiak hartzeko ere prest gaude. Ikuspegi feminista inoiz baino beharrezkoagoa da politiken diseinuan. Genero ikuspegia beharrezkoa da gizartean horren barneratua dagoen emakume eta gizonezkoen arteko berdintasun eza gainditzeko.
Oso pozik sentitzen naiz primarioen prozesu honekin eta ekintzak antolatzen, gure programa defendatzen, jendea aktibatzen, emakumeak botereratzen eta taldeak zuzentzen ikusi nauzuen EQUO kideen laguntza izatea nahiko nuke. Badakizue gogor lan egingo dudala eta nirekin nahi duzuenerako konta dezakezutela.